ARGAZKILARITZA-LANTEGIA/ ANTARTIKA/ Irailak 13, 14, 15 eta 17
Sandra Rocha
Ispilu, ispilutxoa
Sandra Rochak ispiluak sartzen ditu bere argazkietan, errealitatea ezkutatu, erakutsi, eraldatu eta desitxuratzeko edo are amarruak sortzeko. Bere jarduna abiapuntu hartuta, argazkilari portugaldarrak lantegiko parte-hartzaileei proposatzen die ispiluak paisaiaren eta erretratuaren arloan eskaintzen dituen aukera plastiko eta kontzeptualak araka ditzatela. Lantegian irudien ekoizpenaren bidez narrazio kolektibo bat egin beharko dute, gero erakusketa iragankor bat osatze aldera, irailaren 17an jendaurrean aurkeztuko dena.
Lantegia argazkilari amateurrei eta profesionalei zuzenduta dago.
Leku-kopurua: 12. Lantegiaren prezioa: 10 €. Ordutegia: lantegia, irailaren 13, 14 eta 15ean, 18:00etatik 21:00etara; erakusketa, irailaren 17an, larunbatarekin, 09:00etatik 14:00etara.
Interesdunek posta elektroniko bat bidali beharko dute lantegia zergatik interesatzen zaien azaltzen (gehienez 200 hitz) eta 20 irudiko portfolio bat erantsita, info@mapamundistas.com helbidera, irailaren 9a baino lehen. Irailaren 12an jakinaraziko da tokia dagoela.
----
TOPAKETA MINTZATUA ETA KANTATUA/ ANTARTIKA/ Irailak 17. 12:00.
Zarys Falcón, Abigail Lazkoz & Sandra Rocha
Kantu ikusezinak
Zarys Falcón abeslariak emanen dio hasiera topaketari ahots-performance batekin, zeinetan lotuko baititu gorputz propioaren siluetak eta espazio arkitektonikoa definitzen dutenak. Ibilbide bat eginen du entzute sakonetik abiatuta, hau da, inkontzientetik, kantuaren izaera desberdinak arakatzeko. Esperientzia sentsorial hori sarrera gisa baliatuko da gero ikusmenaren mugei buruz hitz egiteko. Solasaldian parte hartuko dute Abigail Lazkoz pintoreak, Sandra Rocha argazkilariak eta Zarys Falcónek. Hiru artistek pertzepzioa zabaldu eta hura sakonago bihurtzeko egindako ikerlanen emaitzak partekatuko dituzte, bakoitzak bere diziplinaren esparrua abiapuntu hartuta. Topaketa egin bitartean, ikusgai paratuko dira Sandra Rocharen argazkilaritza-lantegiko parte-hartzaileek egindako lanak.
Zarys Falcón (El Carmen de Bolivar, Kolonbia, 1976) Iruñean bizi da, eta bertan lan egiten du.
Topaketaren iraupena, gutxi gorabehera: 1 ordu eta 30 min.