Antartika kultur container

Gure BOR BOR proiektuak martxan

Joan den ostiralean, azaroak 19, Antartika Kultur Kontainerren tailer batzuk izan genituen, non mapa batean gure hiriko toki "garrantzitsuak" islatu ziren. Mapa Antartikako lokaletan daukazue, material guztiarekin, orratz batzuen laguntzarekin, paseatzea gustatzen zaizun tokia kokatu, zerbait garrantzitsua gertatu zaizun lekua, lagunekin elkartzen zaren legua... Parte hartzera animatu eta horrela partekatutako ibilbideak ezagutu ahal izango ditugu.

Gaur hurrengo topaketari buruz hitz egingo dizuegu: grabazio plan bat.

Mikrofonoa eskuan, abenduaren 10ean eta 11n aterako gara Iruñetik, pandemiaren ezaugarrietako bat izan dena eta nolabait partekatu duguna jasotzera: zer sumatu dugun faltan gehien, nolakoa izan den garai berrietara egokitzea...

Batzen gaituena bilatzen parte hartu nahi duzuenontzat, instalatuko dugun plato mugikorretik pasa zaitezkete, edo galdetegi hau bete dezakezue.

2021/11/16

Itzuli

Azken albisteak